Donostiako Zinemaldia

De la Iglesiaren egiak

Euskal zinemagileari gaur eman diote Espainiako 2010eko Zinematografia saria. "Egiaren bat esanda jendea pozteko gaitasuna" duela adierazi du De la Iglesiak.

2010eko irailaren 18a
18:55
Entzun
Gaur eguerdian jaso du Donostiako Zinemaldian Alex De la Iglesia zinemagileak (Bilbo, 1965) Espainiako 2010eko Zinematografia saria, Espainiako Kultura ministro Angeles Gonzalez Sinderen eskutik. Viktoria Eugenia antzokian izan da ekitaldia, eta 30.000 euro eman dizkiote De la Iglesiari.

Balada triste de trompeta da hark zuzendu duen azken filma -bertan, emakumezko baten maitasuna lortzeko sestran dabiltza bi pailazo-. "Neu ere pixka bat pailazoa da", esan du gaur De la Iglesiak. "Mozorrotzeko gaitasuna daukat, eta egiaren bat esanda jendea pozteko". Sormenean emankorra izateko eta "produktu hobeak" erdiesteko "sufrimendua eta angustia" beharrezkoak direla deritzo. Aurrera egiteko gogoa ere ezinbestekotzat jo du. "Izan ere, sekula ez dituzu zeuk nahiko zenituzkeen baldintzak izango lanerako. Horrek ezin du izan lanean eta progresatzen ez jarraitzeko aitzakia".

Gonzalez Sinde Kultura ministroak adierazi du "astoa bezain burugogorra" dela euskal zinemagilea, eta bere lanbidearekin "obsesiboa".

Accion mutante, El dia de la Bestia edota La comunidad filmak zuzendu izan ditu De la Iglesiak, eta 2009ko ekainetik Espainiako Arte eta Zinema Zientzien Akademiako zuzendaria da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.