Iritzia

Desertuko ihizia

Xabier Amuriza.
2012ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun
Etxahunen lehen berria Jon Etxaideren Joanak joan eleberritik izan nuen, seminarioko pizkunde erdi klandestinoan. Gero, jada apaiz, Alfonso Irigoienegaz Donostiarantz nindoan, Juan San Martin Eibarren hartuta.Ni isilik eta pozik, haien kontuak entzuten. Bertsolari, poeta, idazle, horrelako solasa zeramaten, eta San Martinek esan zuen: «Handiena Zuberoan dago. Etxahun!». Hasi nintzen Etxahunen obra ulertu nahian, eta ez ninduen defraudatu, bai, ordea, harritu.

Bere bizitza tragikoaz harago, Etxahunen ezaugarrietan, indarra, dramatismo odolberoa eta satira gupidagabea nabarmenduko nituzke, batzuetan, hizkuntzaren biolentziaraino. Darabiltzan irudiak ere kontundenteak eta penetranteak dira.

«Desertuko ihizik badabiltza gordez / Gizonen arrakontrik gal ditzan beldurrez. /Nik hurak imitatzen, gaxua nigarrez / Ene bizi tristiren konserbi beharrez».

(Arrakontrik: enkontruak)

Hogeita bi urtegaz «zorigaitzian» hartu zuen emaztiaz dio: «Erraiten ahal beitut izan zitala jin / ene urka-bularra gorderik alzopin». (Urka-bular: urka-bilur, urka-soka gorderik altzopean). Haregaz ezkondu nahi zuen neska pobrea baitzen, etxekoek ez zioten utzi, desheredatzeko mehatxuz. «Jinkuak madarika beza Gaztelondo Topetia / eta neskatila praubetan amorio ezartia».

«Tunba bat nahi dizüt lürpian ezari / Ene korpitz tristia gorde mündiari. / Ene ixterbegiek egin dezen erri / Haieki zirate, bai, zu ere han sarri».

(Ixterbegiek: nire etsaiek egin dezaten irri. Zirate: egongo zara. Sarri: laster).

Zer esan Maria Solt eta Kastero sortaz? «Maria Solt eta Kastero, bi amoros zahar bero». Sortaren konklusioak ez du gupidarik: «Kastero denagatik saintü, Maria Solt antzü zira zü. Musde Tiraz», izango da Etxahunen apaizen kontrako satira gogorrenetakoa.

«Eskiulan Musde Tiraz, Barkoxen Musde Zenmartzo / Hurak biak perfeit dirade, bai, herri aizuentako / Bena Jinkuak lagün bitza haiek nik maita artino».

(Musde: jauna, montsinore. Herri aizu: auzo herri). Oraintxe ere gogoan dut azken esaldi horreknola utzi ninduen mahaira jositza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.