Di Meola, Ribot eta Horn, Getxo Jazzen

Marc Ribot. EBRU YILDIZ.
2023ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
MUSIKA. 46. Getxo Jazz jaialdia ekainaren 28tik uztailaren 2ra egingo da, eta Al di Meola, Jazzmeia Horn eta Marc Ribot han izango dira. Zehazki, Hornek irekiko du jaialdia. Thelonious Monk lehiaketa irabazi zuen 2015ean, eta, ordutik, nazioarteko jazz ahotsik entzutetsuenetako bat da. 2017an kaleratu zuen aurreneko diskoa, A Social Call, eta, horri esker, Grammy sarietan izendatuta egon zen. Handik bi urtera, berriro ere izendatu zuten, Love & Liberation bigarren lanari esker. Dear Love da haren azken lana.

Ekainaren 30ean, Marc Riboten txanda izango da. 40 urtetik gorako ibilbidea du musikaren munduan, eta hirukote formatuan iritsiko da Getxora, Shahzad Ismaily baxu jolea eta Ches Smith bateria jolea alboan dituela.

Al di Meola, berriz, uztailaren 1ean ariko da. Bostongo (AEB) Berklee College of Music eskolan ikasi zuen, eta, 1974an, Chick Corea eta Stanley Clarkeren taldean parte hartu zuen. Handik bi urtera hasi zen askotariko jazz-rock izarrekin lanean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.