EĂ¼skararen EgĂ¼na eta Jean-Baptiste Battittu Coyos (1952, Maule) euskaltzain osoaren sarrera-ekitaldia uztarturik, euskarak ez ohiko oihartzuna lortu zuen atzo Zuberoako hiriburuan. Michel Etxebest Mauleko auzapezak abiatu zuen doinu berezia ongi etorria euskaraz emanez. Aspalditik ez baitzen entzun Mauleko auzapez bat ofizialki euskaraz. Coyos lehen mauletarra da Euskaltzaindian sartzen dena.
Euskara baino, agian hobe zuberera aipatzea. Atzoko eguneko protagonista bat izan bazen, zuberera izan zen, hizlari gehienen ahoetan presente. Jean-Baptiste Battittu Coyosek berak esplikatu zuena, Euskaltzaindiko barne erregelak oinarritzat hartuz: «Euskaltzain osoek, sortzez edo jatorriz, Euskal Herri guztikoak izan behar dute, euskalki guztiek Euskaltzaindian beren ordezkaria izan dezaten».
Oroz gainetik hizkuntzalaria sentitzen den mauletarrak hitzartzea baliatu zuen «euskararen bi dikotomiak» aztertzeko. Batetik, euskaldun berria eta euskaldun zaharraren dikotomia, eta bestetik, euskalkia eta euskara batuarena: «Zeren eta gure eĂ¼skararen ikusteko moldea egitĂ¼ratzen beitĂ¼e, eta hanitx errepikatzen diren ohiko ikusmolde eta usteetarik at haiekin zer ikertĂ¼ eta zer entelegatĂ¼ badĂ¼gĂ¼la» uste baitu. Coyos bera, eĂ¼skaldĂ¼n berria sentitzen da «molde batez». «Ni eskolalat joan beno lehen ama zena eĂ¼skaraz mintzatzen balin bazeitan ere. Haier oroer esker, eĂ¼skara, ahal bezala, ikasi dĂ¼t».
«Molde batez» horrek esplika dezake euskaldun berri eta zahar horren dikotomiaz dioena Coyosek. Aurreiritzietatik at joateko gomita egiteaz gain, zahar eta berri, gauzak ez direla hain sinple azaldu baitzuen. Ama mintzajearen edo lehen mintzajearen irizpide bera ez du argi ikusten. Hark berak bizituek, preseski, erantzĂ¼nik gabeko galderak sortzen dizkio: «Zoin izan ziren ene lehen hitzak? EĂ¼skaraz ala frantsesez?». «EĂ¼skara izan zen entzĂ¼n nĂ¼an lehen mintzajea, bena heltĂ¼ bada frantsesa eman nĂ¼ana. OrdĂ¼an, noiztenka, lehen mintzaje entzĂ¼na eta lehen mintzaje mintzatĂ¼a ezbardin gĂ¼nĂ¼tĂ¼ke, mintzatzĂ¼ beno lehen entzĂ¼ten beitĂ¼gĂ¼Â». Euskara eskolan ikasi duten gazteen kategoria berria ere gogoratu zuen, «etxen errezebitĂ¼ ez dĂ¼ena. Kategoria horrek ere molde batez eĂ¼skaldĂ¼n berria / eĂ¼skaldĂ¼n zaharra dikotomia eztabadan jarten dĂ¼. Ikastolako eĂ¼skaldĂ¼n gazte horik berri ala zahar dira?» Kontzeptu horiek, oposatuak baino, «sos baten bi aldeak bezala» ikusi behar direla deritzo Coyosek.
Eta sosaren bi aldeak baita, ahalkea eta gabezia. «SofrimentĂ¼aren bi aldeak» deitzen dituenak. Euskaldun zaharrena lehenik, «beren mintzajea baliorik gabe zela ikusten zĂ¼elarik, eskolan sartzeko tenorean baztertzeko zela ikustean». Zehaztu zuen zuen baita nola «eĂ¼skaldĂ¼n berri» erranmoldearen gibelean hierarkia bat leitu daitekeela, «ideologia herexa bat pĂ¼rĂ¼Â». «EĂ¼skaldĂ¼n berria egiazko eĂ¼skaldĂ¼n ez lizateala, eĂ¼skaldĂ¼n ez oso lizateala, eĂ¼skaraz ez beita ontsa mintzatzen, bere eĂ¼skarak haurzaroareki edo herri, gĂ¼ne bateki estekarik ez beitĂ¼Â».
Ikerketa transmisio baretzeaz
Euskararen familia transmisioaren gelditzeari buruz hitz egin zuen mauletarrak, horretaz ikerketa zabal baten beharra azpimarratu zuen: «Ama mintzajea haurrer ez emaitea eĂ¼skaldĂ¼n berri / eĂ¼skaldĂ¼n zahar dikotomia horri gĂ¼ziz lotĂ¼rik» baita. Beharrezkoa ikusten du orai kontrako bidea hartu nahi dela ikusten baitu.«Eskolan xiberotarraren ikasteaz gain familian mintzajea emanik izan dadin nahi beitĂ¼gĂ¼, transimisionearen arrapiztea hots».
Azaldu bigarren dikotomia zuberotarra versus euskara batuarena izan zuen Coyosek. Analisia zientifikoak baino, anekdotak aipatuz aritu zen hor ere, euskara batuaren ezinbestekotasuna berresteko: «Tresna bat da alkar konprenitzeko, eĂ¼skaldĂ¼nek moldatzen dĂ¼ena beren eĂ¼skalkiaren arabera bat balin badĂ¼e, solaskidearen, testĂ¼ngĂ¼raren arabera. HaĂ¼tĂ¼a sinple da, euskara batua ala eĂ¼skararik ez. Bestelan, beste eĂ¼skalkiak oro ikasi beharko gĂ¼ntĂ¼ke. Hori ezinezko da, dilektologa edo eĂ¼skalzale errabiatĂ¼ elibatentzat salbĂ¼Â». Euskara batua gero eta gehiago sartzen dela Zuberoan ere, hori berri txarra denez galderari, Coyosen erantzuna argi da: «Ene ustez, ez, frantsesak hartĂ¼ zĂ¼an lekĂ¼a hartzen beitĂ¼ apĂ¼r edo hanitx, eta hari esker beste eĂ¼skaldĂ¼nekin eĂ¼skaraz elesta gaiteke».
Horiek erranik, geroa ez du hain beltz ikusten Coyosek, zubereraren itzaltzeari ihardokipen baikorra hautematen baitu. Euskaltzale, egitura, elkarte eta irratiak lekuko. Besteak beste, Bai Euskarari ziurtagiria eskuratzen, lehen herri elkargoa Zuberoako izan dela adierazi zuen. Esperantzaz beterik, honekin bururatu zuen: «Xiberotarren geroa gure eskĂ¼etan eta, hobe, gure ahoetan da. Nik lĂ¼zez biziko dela sinesten dĂ¼t, zinez. Nola, zer plantan? Beste galto bat da».
Hitzaldiari Txomin Peillen euskaltzain zuberotarrak erantzun zion. Coyosek utzi idatziak gogoratu zituen. Dela bere tesia Le parler souletin des Arbailles (Une approche de l'ergativitĂ©) (L'Harmattan, 1999) liburuan argitaratua edota, Xiberotarra. Zuberera. Le dialecte basque souletin (Elkarlanean, 2007). Kritika zenbait saihestu zituen baita. Euskaltzaindian unibertsitateko jende sobera, eta «sabantegi girela» diotelakoan zenbaitzuk, hauxe erantzun zien: «Ez dĂ¼t ezagĂ¼tzen mintzaje bat estĂ¼diatzen ez denik non eta mintzazaliek ezpadakie ezkiribatzen. Barnetik jakiteak ez dio ihuri ere minik egiten, idazle dĂ¼anari gĂ¼tiago».
Euskaltzain berriari domina eta diploma eman eta goiza Maddi Oihenart kantariak borobildu zuen.
Dikotomiak gainditzeko deia
Zubererak jantzi du Battittu Coyosen Euskaltzaindiko sartze ekitaldia; euskara batuaren beharra eta euskararen familia transmisioari buruzko ikerketa baten premia azpimarratu ditu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu