KULTURA

Diplomak eman dizkiete beste hamaika ohorezko euskaltzaini

Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete izendatu ditu Euskaltzaindiak.

2010eko otsailaren 26a
17:24
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskaltzaindiak gaur eman dizkie diplomak hamaika ohorezko euskaltzain berriei: Pakita Arregi, Gorka Aulestia, Joxe Azurmendi, Luis Baraiazarra, Erramun Baxok, Martzel Etchehandy, Ana María Etxaide, Joshua Fishman, Jose Angel Irigarai, Joxemari Iriondo eta Xabier Lete. Urtarrilaren 29an erabaki zituen Euskaltzaindiak izendatzeak.

Esker hitzak izan ditu haientzat Andres Urrutiak, euskaltzainburuak. "Askotarikoak dira zuen eginak, hitzetan nahiz ekintzetan, euskalgintzaren esparruan. Horiek eskertu nahi ditu Euskaltzaindiak ekitaldi honekin eta bide batez, zuen presentzia baliatu zor zaizuen ohorezko izate hori nabarmentzeko eta azpimarratzeko gizartearen aurrean".

Gaurko izendapenekin, 33 dira ohorezko euskaltzainak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.