Disko berriko kantu bat sareratu du REM taldeak

2011ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
MUSIKA. REM taldearen Collapse Into Now disko berriko Oh My Heart kantua Internet sarean entzun daiteke dagoeneko, taldearen webgunean (Remhq.com). «New Orleans hiriari buruzko kantu lasai eta gogoetatsua da», taldeko buru Michael Stipek adierazi duenez. Stiperekin batera, Peter Buck eta Mike Millsek osatzen dute egun taldea. Aurretik diskoko beste bi kantu ezagutarazi ditu taldeak Internet sarearen bidez: It Happened Today eta Discovered. Diskoa bi hilabete barru iritsiko da plazara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Euskarazko egunkari nazionala gara. Babestu BERRIA, eta jarrai dezagun Korrika!