Dokumental faltsuari buruzko zikloa hasiko da gaur Artiumen
Peter Watkins, Orson Welles, William Karell Albertina Carri eta besteren filmak emango dituzte hil osoan
Ekintza errealetan oinarrituta izenburu duen erakusketaren harira antolatu du Gasteizko Artium zentroak zinema dokumental faltsuaren inguruko zikloa, eta gaur bertan hasiko da, bi emanaldirekin. Peter Watkinsen The War Game filma (1965) eta Koldo Almandozen Ahate pasa film laburra (2009) emango dituzte. Bihar izango da hurrengo saioa, Orson Wellesen F for fake filmarekin (1974). Hilaren 22an, Peter Jackson eta Costa Botesen Forgotten Silver (1995) ikusteko aukera izango da, eta ondoren jarriko dute Kote Camachok berriki onduriko film laburra, La gran carrera. Hilaren 23an, William Karellen Dark Side of the Moon (2002) emango dute. Eta hilaren 29an, Albertina Carriren Los rubios (2003). Chris Waitten A Complete History of My Sexual Failures filmarekin (2009) amaituko da zikloa, hilaren 30ean. Emanaldi guztiak 20:00etan izango dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu