'Don Pasquale' opera emango dute gaur Bilboko Campos antzokian

Erredakzioa
Bilbo
2011ko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bilboko Campos antzokian Don Pasquale opera komikoa ikusteko aukera egongo da gaur, 20:00etatik aurrera. Hamahiru eurotik 25 eurora bitarteko sarrerak daude salgai. Opera de Fondo konpainiak taularatuko du Gaetano Donizetti musikagile italiarraren opera komiko ezaguna. Konpainiak hautatu duen eszenografiak zinema mutuko film bilakatu du opera, eta pertsonaia guztiak zuri-beltzeko munduaren barruan arituko dira kantuan. Horretaz gain, operako antzezleek 20ko hamarkadako estiloko arropak eramango dituzte soinean, eta film mutuetan agertu ohi diren baliabide komikoak erabiliko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.