Asteazkenean iritsi, eta, hiri egunez, gauzatutako edo gauzatzeke dituzten egitasmoen berri eman diote elkarri. Gaur, Donostiako Aquiariumean hitzaldiak eman dituzte Pilseneko (Belgika) eta Monseko hiriburutzen arduradunek. 2015ean izango dira biak kultur hiriburu.
Monseneko zuzendari Jiri Sujanek nabarmendu du egitasmoak nolako eragina duen turismoan, eta "guztiz positibotzat" jo du. Era berean, hiriburuen arteko topaketa goraipatu du, eta aurrera begira daukan garrantzia azpimarratu. "Topaketei esker, besteek egindako okerrak ikusi eta saihestu ditzakegu".
Era berean, Monseko nazioarteko harremanen arduradun Caroline Kadziolak azaldu du hiriburutzek herritarrengandik gertu egon behar dutela. Gainera, Mons eta Donostiaren antza azpimarratu du: "Bi hiriotan, ongi zaindu kultur aniztasuna".
Bisitak iraun duen egunetan, eztabaida saioak izan dituzte parte hartzaileen artean, eta, era berean, Donostiako egitaraua ezagutu dute. Atzo, Easo kalean dagoen Donostia 2016 egoitzaren aurkezpenean izan ziren denak.