musika

Donostiako 44. Jazzaldia uztailaren 22tik 26ra ospatuko dute

Aurten Trinitate plaza ekitaldiko gune bihurtuko da berriz ere. Sarrerak bihartik jarriko dituzte salgai.

2009ko maiatzaren 18a
18:45
Entzun
Donostiako 44. Jazzaldia uztailaren 22tik 26ra ospatuko dute, eta aurten beste urteetan baino egun bat gutxiago iraungo du. Ohiko moduan, Kursaalean, Zurriola hondartzan eta Victoria Eugenia antzokian eskainiko dituzte kontzertuak.

Berrikuntza gisa, aurten Trinitate plaza Jazzaldiaren agertoki bihurtuko da berriro, lanak direla-eta urtebetez erabili ezinik egon ondoren.

Besteak beste, Esperanza Spalding, Randy Weston, Joe Lovano, Roy Haynes, Perico Sambeat, Pitingo, Melissa Laveaux eta Jamie C musikariek emango dituzte kontzertuak Jazzaldian.

Donostiako Jazzaldirako sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, 11:30etik aurrera. Zurriolako hondartzako eta Kursaaleko terrazako emanaldietan izan ezik, gainerakoetan sarrera erostea beharrezkoa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.