Donostiako 56. Jazzaldia

Donostiako 56. Jazzaldia, «arrakastatsua»: sarreren %90 saldu dira

Segurtasun neurriak gorabehera, edukiera bete egin da ordainpeko 27 kontzertuetatik hamabosten

Bill Frisell Trio atzo, Jazzaldiko azken egunean, Trinitate plazan. GORKA RUBIO/ FOKU
Berria
2021eko uztailaren 26a
17:23
Entzun

Bigarren urtez, neurriek mugatuta antolatu behar izan dute Donostiako Jazzaldia, baina, iaz bezala, oraingoan ere pozik agertu dira antolatzaileak jaialdiak izandako harrerarekin. 56. Jazzaldia «arrakastatsua» izan dela adierazi dute, ordainpeko kontzertuen sarreren %90 saldu baitira. Gisa horretako 27 kontzertu eskaini dituzte guztira aurten, eta horietatik hamabost saiotako sarrera guztiak amaitu egin dira: Trinitate plazako eta San Telmo museoko emanaldi guztietan, Kursaal auditoriumean egindako bost kontzertuetatik hirutan, Txillida Lekuko batean eta Victoria Eugenia antzokiko beste emanaldi batean, zehazki. Jaialdiko gainontzeko kontzertuetan ere betetzear egon da edukiera.

Kontzertuetatik hamazortzi streaming bidez eman dira —Trinitate plazako bederatzi, eta Victoria Eugenia antzokiko beste horrenbeste—, eta Jazzaldiaren sare sozialetan ikusgai daude; dagoeneko, 12.000 ikustaldien langa gainditu dute emanaldiok.

Atzo bukatu zuten jaialdiaren 56. aldia, eta jada hurrengo urteari begira daude antolatzaileak: 2022ko uztailaren 21etik 25era egiteko asmoa dute 57. Jazzaldia, jakinarazi dutenez; osasun egoerak ezarritako mugarik gabe egiteko itxaropena dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.