Aranzadi Zientzia Elkarteak Donostiako aztarna prehistorikorik zaharrena aurkitu du, Ametzagainan. 38 hektareako parkea egin behar du han Udalak eta hasi dituzte eraikitzeko lanak. Herritar baten deiari esker topatu ahal izan dute, Jesus Tapia Aranzadiko ordezkariak esan duenez.
"Kristo aurreko 22.000-27.000 urte arteko lanabes aztarnak dira", eta gaur han izan dira Aranzadiko kideak eta Odon Elorza alkatea, ikusten. Harriak daukan lanketaren estiloaren arabera kalkulatu ahal izan dute noizkoa den.
Lanabesa aire librean egon izana azpimarratu dute, horrelakoak haitzuloetan-eta topatu izan dituztelako, "orduan egiten zuen hotzagatik".
Donostiako aztarna prehistorikorik zaharrena aurkitu dute
Kristo aurreko 22.000-27.000 urte arteko lanabesak dira, eta Ametzagainan topatu dute, herritar baten deiari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu