Donostiako 83. Musika Hamabostaldia

Donostiako Orfeoiak Senperen kantatuko du gaur

2022ko abuztuaren 6a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bere sorreraren 125. urtemuga ospatzen ari da Donostiako Orfeoia, eta, horregatik, leku nabarmena du aurten jaialdian. Kursaaleko kontzertu sinfonikoetan ez ezik, bakarka ere ariko da; gaur, 21:00etan, Senpereko Saint Pierre elizan (Lapurdi) kantatuko du, Musika Aitzaki zikloaren barruan.

Bere lan bereizgarrietako bat interpretatuko du kontzertuan: Faureren Requiem-a. Halaber, Francis Poulenc, Tomas Aragues, Pau Casals eta Aita Madinaren obrak ere emango ditu. Gerardo Rifon organista, Irene del Molino sopranoa eta Miguel Valencia baritonoa Orfeoiarekin batera ariko dira Senperen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.