Donostiako Udalak ontzat jo du Kultura Ministerioaren ikerketa

Kultur hiriburua hautatzeko prozesua zuzentzat jo izanak egitasmoaren balioa berresten duela dio

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 17a
00:00
Entzun
Donostiako Udaleko ordezkari guztiek pozgarritzat jo dute Espainiako Kultura MinisterioakDonostia 2016ko Europako kultur hiriburu izendatzeko prozesua zuzen eta gardentzat jo izana. Egitasmoaren «balio tekniko eta kulturala» berresten du, haien ustez, Kultura Ministerioak egindako ikerketaren berri emateko zabaldu zuen agiriak. Alderdi guztietako ordezkariak etorri dira bat balorazio horrekin. «Seguru geunden ez zela arazorik izango, bagenekielako lan guztia arauak errespetatuz egin genuela», adierazi du Eva Salaberriak, Donostia 2016 Bulegoko zuzendariak.

Kultur hiriburu izateko lehian Donostiarekin batera finalista izandako beste bost hiriek —Burgos, Kordoba, Las Palmas, Segovia eta Zaragoza— sare bat osatuko dute, finalista gisa aurkeztu zituzten egitasmoak baliatu eta ahal den neurrian gauzatu ahal izateko. Astelehenean bilduko dira, eta bilera horretan Espainiako Kultura Ministerioaren agiria ere aztertuko dute. Nolanahi ere, ordura arte itxoin gabe, Burgosko Udalak adierazi du agiria «murritzegia» dela, ez dituelako zehazten Donostia hautatzeko «argumentu objektiboak».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.