Donostiako Zinemaldiak babesa agertu dio Media Europako Programari

Erredakzioa
Donostia
2011ko martxoaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Europako Batasuneko Media Programaren aldeko gutuna izenpetu dute Donostiako Zinemaldiak eta Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Asteak.Media Programak aurrekontuan murrizketak jasateko, bere ekimenak «mugatzeko» edo Europako Batasuneko beste programa batzuekin bateratzeko arriskua ikusten dute bi jaialdiek, baita gutuna sinatu duten Espainiako eta Herrialde Katalanetako beste bederatzi zinema jaialdiek ere.

Ikus-entzunezko industria laguntzen du programak, eta jaialdien ustez, 20 urteotan «garrantzia handia izan du Europako zinemaren ekoizpen, banaketa eta zabalkundean». Horregatik, «kezka» agertu dute «autonomia eta berezko izaera gal ditzakeelako». Hori, jaialdien ustez, «mehatxu handia» litzateke sektorea industrian garatu ahal izateko, eta «oztopo handia» aldi berean, «kultur aniztasuna eta zinematografien sormena babesteko». Programaren izaera babesteko eta aurrekontuz hornitzeko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.