Donostia2016

Donostiari Melina Mercouri saria ematea gomendatu du Europak

Jarraipen batzordeak zoriondu egin du kultur hiriburutza proiektua

Juan Karlos Izagirre buru zuen ordezkaria, martxoan Bruselan. DONOSTIA2016
Berria
2015eko apirilaren 27a
17:17
Entzun

http://www.dss2016.eu/eu/Melina Mercouri saria Europako Batzordeak Europako kultur hiriburuei ematen dien saria da (1,5 milioi eurokoa), eta orain arte guztiek jaso duten arren, urtero-urtero antolatzaileek lan-txosten ofizialak aurkeztu behar izaten dituzte aurretik jarraipen batzordearen aurrean. Donostiaren ordezkaritza batek joan den martxoaren 24an Bruselara eginiko bisitan aurkeztu zuen bere azkeneko txostena, eta gaur eman du erantzuna, dokumentu baten bidez, jarraipen batzordeak

Donostiari eta Poloniako Wroclaw hiriari egindako gomendioak jasotzen diren txosten partekatu horretan, Donostia 2016 proiektuaren garapenari buruzko balorazio positiboa egin du batzordeak. Dokumentuak dioenaren arabera, batzordea "lasaiago geratu da Donostia 2016 lantaldeak [aurreko ebaluazio-bileratik] egin duen aurrerabidea ikusita" eta hiria "zoriondu nahi du egindako lanarengatik”.

Batzordeak gaineratu du Hiriburutza-urtearen arrakastarako beharrezkoak izango direla “kultura-, ekonomia- eta gizarte-eragile guztiak zein lurralde-gobernu maila guztietako indar politiko” guztien lan partekatuak, beti ere Donostia 2016k E” goiburupean garatutako programa oinarrian hartuta. Batzordeak goretsi egin du, baita ere, Donostia 2016k bere komunikazio-estrategian lau hizkuntza erabiltzea.

Dokumentuak hainbat gomendio ere bildu ditu, besteak beste, Donostia 2016k ahal bezain lasterren ekoizpen-lantalde bat aukeratzea lehentasunen artean jartzea. Horrez gain, “kezka txiki bat” agertu du babesletzaren kontuari buruz eta gomendatu du arlo horretan egon daitezkeen diru-iturriak ondare-plan batera zuzentzeko.

Bestalde, batzordeak Espainiako Kultura Ministeriotik datorren finantzazioari buruzko kezka ere adierazi du, izan ere, zortzi hilabete baino ez baitira geratzen Hiriburutza-urtea irits dadin.

Txostena amaitzeko, Donostia 2016ri Melina Mercouri saria aitortzeko eskaera egiten dio jarraipen batzordeak Europako Batzordeari. Behin gomendioa aztertuta, Europako Batzordeak sariari dagokion dirua hiriburutza urtea hasi baino hiru hilabete lehenago, aurtengo irailean, entregatuko luke.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.