'dub colossus'
Zortzi urte igaro dira Nick Page ekoizle eta musikariaren proiektuak azken disko luzea kaleratu zuenetik, baina urte horietan guztietan ez da geldirik egon. Lan honetan, dub globalaren sortzaileetako batek berriz gogorarazten digu zertan den bere musika proposamena interesgarria, eta zertan erakargarria lantzen duen musika beltzen berrirakurketa askotarikoa, non Jamaikako erritmoek bat egiten duten Afrika ipar-ekialdeko ahots eta doinuekin, guztia errodun soul musikaz jantzita, jakina. Beraz, ongi etorri musika eta, agian, mundua bera, ulertzeko modu erritmiko honetara.