Kritika. Haur eta gazte literatura

Duetoa

Julen eta Helene
2025eko abenduaren 21a
04:10
Entzun 00:00:00 00:00:00

'julen eta helene'

Idazlea: Jabier Muguruza. Ilustratzailea: Jokin Mitxelena. Argitaletxea: Denonartean.

Hona narrazio errealista bat bi pertsonaiaren arteko elkarreraginean, hau da, dueto eran eraikia, musikariek esango luketen maneran.

Originala da kontakizunak duen egitura hau, bi protagonistak txandaka aritzen baitira, kapitulu batean bata, segidakoan bestea. Zuek erabaki zein kantari bikote gogorarazten dizuen.

Izan ere, Julen musikaria baita, istripu malapartatu batek aulki-gurpildunean eserarazi ez ezik, etxean kateatutako gizona bihurtu duena. Denbora gehiena konposaketan ematen du, eta Heleneren arabera «ez ditu doinu alai asko jotzen», baina guztiaren gainetik iruditzen zaio «oso ondo jotzen du[ela] gitarra».

Sintonia bital berekoa da Helene, alaiagoa eta dinamikoagoa noski, haurrei dagokien eran. Ernea eta abegikorra ere bada, irribarrez diosala egiten dakiena leihotik begira sarri-sarri egoten den Juleni. Hala baina, Helenek hizketa trabatua du, bokalak eta aditzak luzarazten diona. Pena da, justifikaziorik gabeko ezaugarria baita, eta irakurlearentzat traba suerta daitekeenez, esperientzia literario kamutsa bihur daiteke gainerakoan istorio interesgarria den hau.

Esanak esan, hamar urtetik gorakook gozatua hartzeko moduko proposamena iruditu zait.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.