DURANGOKO AZOKA

Durangoko Azoka omendu du Korrika-k

Asteburu oparoa izan da Durangoko Azoka osatzen dutenentzat; larunbateko jendetzari jarraituz, lepo bete dira Landako eta gainerako guneak. Liburu eta disko erosketaz aparte, dozenaka ekitaldi izan dituzte ikus eta entzungai azokara joandakoek.

Igandez ere ateak ireki eta berehala hasi da betetzen Landako. JON OLANO
jon olano
2014ko abenduaren 8a
10:12
Entzun

Diskoak, liburuak, kontzertuak, hitzaldiak...eta, batez ere, jendea hara eta hona. Igandean ere, erritmo bizian jarraitu du Durangoko Azokaren 49. edizioak. Egunotako irudien antzekoak ikusi ahal izan dira; Landakon aurrera egin nahi eta ezin dutenak, Berri Txarrak taldearekin argazki bat nahi dutenen ilara luzea... eta sortzaile asko salmentan; tartean, Unai Elorriaga, Rafa Rueda eta Zea Mays taldeko kideak.

Hainbat interes gune izan dituzte Durangon izandakoek. Esaterako, Espainiako errepublika garaia eta 1936ko gerra jorratu dituzte Areto Nagusian. 15:00etan, 1934ko urria Euskal Herrian hitzaldia eskaini dute Josu Txuekak, Juan Ramon Garaik eta Jesus Gutierrezek, eta 15:25erako, berriz, Gudari baten egunerokoa Euskadiko frontean izeneko hitzaldia egin dute, Intxorta 1937 kultur elkarteak eta Antonie Urkijok parte hartu dutelarik.

Iluntzean, Durangoko Azokari omenaldia egin dio Korrika 19k 20:30ean Ahotsenea gunean. Ekitaldian, Gu euskahaldunak gara dokumentala estreinatu dute hemeretzi lagun ezagunek "noiz, nola eta zergatik euskahaldundu ziren" kontatzen duena, Durangoko Azokako zuzendari ohi Jose Luis Lizundia eta Jon Irazabal tartean direla.

Lehenago, kulturgintzaz, sormenaz eta abarrez jardun dute Maite Arroitajauregik eta Xabier Ganzarainek, Gorka Bereziartua kazetariak zuzenduta.

Gogoetaren Plazan, berriz, 17:30ean, euskal kulturgintzaren babes ekonomikoa aztergai izan dute Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuordeak, Gotzon Barandiaran kultur eragileak, Beñat Gaztelurrutia Plateruenako kudeatzaileak eta Xabi Paya Donostia 2016 proiektuko kultur koordinatzaileak. Plateruenean, kontzertu bat eskaini du Gatibuk 23:00etan.

Argizaiola saria

Batez ere euskal mitologiaren oinarria aztertuz egin duen lan antropogikoa aitortu nahi izan zaio Anuntxi Aranari (Luiaondo, Araba, 1947), eta larunbat iluntzean Gerediaga elkarteak banatutako Argizaiola saria jaso zuen Durangoko San Agustin aretoan. 1996an kaleratuta Orozko Haraneko kondaira mitikoak, bilduma eta azterketa da haren argitalpenik ezagunena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.