durangoko azoka

"Durangoko Azoka plaza betea izango da"

Marta Cardenasek egin du aurtengo azokaren kartela.

Marta Cardenasek egin du 49. Durangoko Azokaren kartela. JUANAN RUIZ, ARP
Inigo Astiz
2014ko urriaren 15a
11:50
Entzun

Marta Cardenas artistarena da (Donostia, 1944) 49. Durangoko Azokako kartela. Eskuz egindakoa da, eta musutruk aritu da zeregin horretan. Zirriborroa eskuetan zuela aurkeztu du bere irudia. 2002an 63. Donostiako Musika Hamabostaldiko irudia egin zuen Cardenasek, eta iaz Obabakoak nobelaren 25. urteurreneko berrargitalpenerako ilustrazioa ondu zuen. Aurreko aldietan Itziar Okarizek eta Nestor Basterretxeak egin dute Durangoko Azokaren irudia, besteak beste.

Aurkezpen ekitaldian Nerea Mujika Gerediaga elkarteko zuzendariak azokaren gaineko hainbat xehetasun eman ditu. Adierazi duenez, iaz inoiz baino jende gehiago bildu zen azokara; hala ere, adierazi du zenbakiek ez dutela horren baikor egoteko arrazoirik ematen. Urte osoan "sukalde lanetan" aritu dira diru laguntza bila: "Azokak eutsi egingo dio diru galerarik egin gabe", ziurtatu du.

Azokaren ereduaz ez du zalantzarik egin: "Hau da guk nahi dugun azoka". Mujikak esan duenez, alderdi guztien aldetik jarrera ona izan dute, eta, horregatik, uste du horiek ere ontzat jotzen dutela eredua.

Iazko egunei eutsiko diete aurten, eta stand gehiago izango ditu azokak. Egitarau osoa hurrengo egunetan aurkeztuko du Gerediagak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.