EAk eta PPk «argitasuna» eskatu dute Urdaibaiko Guggenheimen

Bizkaiko Foru Aldundiari proiektuaren inguruko zehaztasunei buruz galde egin diote

Erredakzioa
2008ko uztailaren 17a
00:00
Entzun
Eusko Alkartasunak eta Alderdi Popularrak «argitasuna» eskatu diote Bizkaiko Foru Aldundiari Urdaibaiko Guggenheim museoaren egitasmoan, eta «herritarren parte-hartzea» eta gizarte eragileen eta instituzioen artean «ados» jartzeko bideak ere eskatu dizkiote.

EAko Bizkaiko lehendakari Joseba Gezuragak Aldundiari eskatu dio informazioa eman dezan; izan ere, «Eusko Jaurlaritzak ere ez daki zeintzuk izango diren proiektuaren nondik norakoak, eta ezta zein izangoden museoaren kokagune zehatza ere». Bai PP alderdia eta bai EA alderdia bat datoz museoaren kokaguneak Urdaibaiko Biosfera Erreserba babesten duten legeak errespetatu behar dituela. EAren iritziz, proiektuak natura zaintzeaz gain,«lanpostu finkoak sortu behar ditu eta turismo zibilizatu bat erakarri behar du, baina hemengo ingurumenarekin erasokorra ez izatea,hori baita eskualdean aberastasuna sortzeko biderik eraginkorrena».

Hemen erabaki beharraz

Ildo beretik, PPk «arrazoizko» eztabaida bat egiteko eskaera egin du, eta dei egin du kontuan hartzeko museoak eta bertan izango diren azpiegiturek ingurugiroan izango duten eragina. Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkide Antonio Aldekoak adierazi du balizko Guggenheim berri horren erakarmena eduki artistikoak izan behar duela, ezeraikinak berak. Popularren aburuz, erakusketen edukiak«Bizkaian eta Euskadin hartu behar dira, ez New Yorken,Guggenheim Fundazioaren bitartez».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.