"Ur harrotuen artean ibili gara beti, egoera zaila da diskogintzan, are zailagoa euskal musikan", agertu dute Metak -eko arduradunek prentsa ohar baten bidez. "Salmentek urtez urte behera egin dute, nabarmen. Honek kinka zailenean ipini izan gaitu ia ekoizpen bakoitzarekin, eta azkenean joera hori gailendu eta benetan hondoratu aurretik lehorreratu beharrean ikusi gara", erantsi dute.
Erabakia gogorra egin zaiela adierazi dute, baina, era berean, beren ibilbideak iraun duen 5 urteetan egindako lanarekin pozik daudela. 5 urte horietan osatutako katalogoaren banaketa Elkar banaketen bitartez bermatuko dutela jakinarazi dute. "Egindako apustuak ez zaizkigu damutzen, argitaratutako diskoak bere momentuan argitaratu nahi genituenak ziren".
Kultura