Ramon Saizarbitoria idazleak 1969. urtean argitaratu zuen Egunero hasten delako liburua, eta lan garrantzitsuan bilakatu zen euskal literaturan. Oraindik ere hor da, gaur liburuaren beste argitalpen bat aurkeztu dutelako, Donostian.
Lur argitaletxeak atera zuen 1969an, eta lanak 1979an izan zuen bigarren argitalpena, Ustela Sailarekin. Hirugarrena, 1987an, Ereinekin. Batetik bestera aldaketa batzuk egin izan ditu idazleak. Oraingoan ere bai; hitzaurre berri bat eta guzti, gainera.
Iñaki Aldekoa Ereineko literatura arloko arduradunaren ustez, "merezi" zuen berriro egitea Egunero hasten delako-ren argitalpena. Mikel Hernandez Abaituak -Saizarbitoriaren lanei buruzko tesia aurkeztuko du aurten- idazleak zuzenketa eta aldaketa asko egin dituela esan du, "baina ez dira traumatikoak izan, detaile txikiak baizik". Saizarbitoria bera ez da prentsaurrekoan izan.
Literatura
'Egunero hasten delako' liburuaren beste argitalpen bat egin dute
Ramon Saizarbitoriak 1969an argitaratu zuen lana, eta harrezkero argitalpen batzuk izan ditu. Idazleak hitzaurre berria egin du orain, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu