Egutegia

2011ko ekainaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GAUR

Bidaia eta azken entsegua. Hautagaitza defendatzera joango den ordezkaritzak goizean goiz hartuko du Madrilerako autobusa, eta eguerdirako iritsiko da. Prestatu duten aurkezpenaren azken entsegua egingo dute Jantziaren Museoan, epaimahaiaren aurrean defendatu beharko duten areto berean.

BIHAR

Proiektuaren defentsa. Bere proiektua defendatu beharko du Donostiako ordezkaritzak Jantzien Museoan, 12:30ean, epaimahaiaren aurrean. Aurrez Burgosek eta Kordobak gauza bera egingo dute, eta Donostiaren ostean Las Palmasek aurkeztuko du berea.

ETZI

Azken erabakia. Goizean Segoviak eta Zaragozak defendatuko dituzte beren proiektuak. Epaimahaiak arratsaldean jakinaraziko du zein hiri gailendu den, Espainiako Kultura Ministerioan 17:00etatik aurrera egingo den ekitaldi ofizialean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.