Euskal Herria Zuzenean festibalak formatu berria izango du aurten. Hiru lekutan iraganen da aurten azken urteetan Lekornen (Lapurdi) egiten zen musika jaialdia. Ekainaren 29an hasiko da, Baigorrin; ekainaren 30ean Baionan izanen da, eta uztailaren 1ean Itsasun.
Hiru egunetarako programazio berezi bat antolatu dute. Oraindik zehaztasunik eman ez badute ere, ostiralean emanaldi kultural bat izango da, larunbatean Lapurdiko hiriburua hartuko dute kontzertu eta eztabaidekin, eta, azkenik, urtero bezala, igandea egun herrikoia eta familia girorako aproposa izango da, Euskal Herriko Laborantza Ganberaren urteroko zikiroa antolatuko baitute Itsasun.
Antolatzaileek azaldu dute abagune berriak zabaltzen dizkietela deslokalizazioak.