Elena Asins artista zigortu dute, Altxerri galeria iraintzeagatik
ARTEA. Donostiako epaitegi batek Elena Asins artista (Madril, 1940) kondenatu du, Altxerri galeria iraintzeagatik. Beraz, 1.890 euroko isuna ordaindu beharko du, eta 3.500 euro eman beharko dizkio Donostiako galeriari, kalte-ordain gisa. 2012ko ARCO azokaren harira Asinsek emandako elkarrizketa bati heltzen dio epaiak. Elkarrizketa hartan, Altxerriren jarrera kritikatu zuen artistak. Adierazi zuen, besteak beste, galeriak azoka hartan erakutsitako bere marrazki sail bat «faltsutu» egin zuela, berak sekula ez zuelako hura sinatu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu