Ilustrazioa

Elena Odriozola Andersen sarietarako finalista izendatu dute

Haur Literaturako Nobel sariarekin parekatzen dute maiz sari hori. Martxoaren 30ean jakinaraziko dute irabazlearen izena.

Elena Odriozola ilustratzailea, 2013ko artxiboko irudi batean. JON URBE / FOKU
Berria
2020ko urtarrilaren 21a
21:11
Entzun

Haur eta Gazte Liburuaren Espainiako Elkarteak, Galtzagorri elkartearekin batera, Elena Odriozola ilustratzailea (Donostia, 1967) aukeratu zuen, iaz, IBBY (International Board on Books for Young People) elkarteak aurten banatuko dituen Hans Christian Andersen sarietarako hautagai izateko, eta finalista izatea lortu du orain Odriozolak.

Sei dira guztira finalistak. Odriozolarekin batera, ondorengo bost ilustratzaileak daude hautagaien artean: Isabelle Arsenault (Kanada), Seizo Tashima (Japonia), Iwona Chmielewska (Polonia) eta Albertine (Suitza).

Martxoaren 30ean jakinaraziko dute horietatik zeinek irabaziko duen aurtengo Andersen saria. Irailean banatuko dituzte ondoren, IBBYren 37. Kongresuan, Moskun.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.