Getxo Blues jaialdian Elvin Bishop gitarra jotzailea, Dana Fuchs abeslari eta musikagilea eta Joe Louis Walker blues artista izango dira. Jaialdia ekainaren 21etik 23ra egingo dute, eta ikuskizunak Algortako Bihotz Alai plazan izango dira. Horrekin batera, blues saioak egingo dituzte The Piper's Irish Pubean.
Nazioarteko blues artista ezagunenetako batzuk gonbidatu dituzte Getxora. Elvin Bishop 60ko hamarkadaren amaieran hasi zen bluesean, eta hogei disko inguru grabatu ditu. Dana Fuchs blues, rock eta soul doinuekin aritu da, eta Love to Beg azken diskoa aurkeztuko du Getxon. Joe Louis Walkerrek, berriz, hainbat Grammy sari irabazi ditu.
Elvin Bishop, Dana Fuchs eta Joe Louis Walker Getxo Bluesen izango dira
Jaialdia ekainaren 21etik 23ra bitartean egingo dute, Algortako Bihotz Alai plazan eta The Piper's Irish Pubean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu