Sei urte igaro dira Eñaut Elorrietak bakarkako lehen diskoa kaleratu zuenetik —tartean Harian proiektua sortu zuen Kaabestri String Ensemblerekin—, baina itxaronaldia bukatzear da zaleentzat. Azaroaren 8an argitaratuko du Elkar diskoetxeak Ken Zazpi taldeko abeslariaren bigarren lana, Irteera argiak. Disko horretako kantu bat dagoeneko entzun daiteke sarean, “Eguzki argitan”. Abesti hori Bilboko Loraldia jaialdian estreinatu zuen Elorrietak duela bi urte, Pete Seeger kantariaren omenez Lou Topet taldeak eskainitako Eutsiko diogu, Pete! kontzertuan.
Informazio gehiago Badok.eus atarian.