Bertsolaritza

Eñaut Martikorena nagusitu da Andoaingo saioan

Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako lehen final-laurdenean, 476 puntu lortu ditu Martikorenak. Haren atzetik, Iban Urdangarin, Unai Mendizabal, Iñaki Apalategi, Asier Azpiroz eta Beñat Iguaran sailkatu dira.

Eñaut Martikorena kantuan, Andoainen. IDOIA ZABALETA / FOKU
Erredakzioa
2019ko urriaren 19a
20:46
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur hasi da Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren final-laurdenetako fasea, Andoaingo Bastero kultur gunean. Eñaut Martikorena nagusitu da saioan, 476 puntu lortuta, eta, horrenbestez, hark lortu du finalaurrekoetarako zuzenean sailkatzea. Arrasateko finalerdian kantatuko du, azaroaren 17an.

Horrela geratu dira saioko puntuazioak:

1. Eñaut Martikorena Lizaso..........476 puntu.
2. Iban Urdangarin Lardizabal.......467 puntu.
3. Unai Mendizabal Jauregi...........460,5 puntu.
4. Iñaki Apalategi Astigarraga........458,5 puntu.
5. Asier Azpiroz Iztueta..................458,5 puntu.
6. Beñat Iguaran Amondarain........447 puntu.

Bihar jokatuko da txapelketako hurrengo final-laurdena, Irungo Amaia kultur zentroan, 17:00etan hasita. Beste sei bertsolari ariko dira kantuan: Agin Laburu Rezola, Haritz Mujika Lasa, Beñat Lizaso Alberdi, Maider Arregi Markuleta, Unai Gaztelumendi Arandia eta Iñigo Izagirre Urteaga.

 

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.