BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA

Eneko Abasolo 'Abarkas'-ek irabazi du hirugarren kanporaketa

Mungiako Olalde aretoan jokatutako saioan nagusitu da, eta finalaurrekoetarako zuzenean sailkatu

Eneko Abasolo 'Abarkas' kantuan, gaur. BIZKAIKO BERTSOLARI TXAPELKETA
BERRIA
2014ko urriaren 25a
20:32
Entzun 00:00:0000:00:00

Bertsolari iurretarrak 377 puntu batu ditu. Haren atzetik sailkatu dira Joseba Artza (372'5), Gorka Lazkano (342), Jon Rementeria (337,5), Julen Ibarguengoitia (336,5) eta Peio Ormazabal (330,5). Oraingoz hiru kanporaketa jokatu dira, eta horietan, Abarkasez gain, Beñat Ugartetxea Galdakaon eta Oihana Bartra Gautegiz-Arteagan gailendu dira. Beste bi kanporaketak Mallabian eta Zeanurin egingo dira, azaroaren 2an eta 9an hurrenez hurren. Finalaurrekoetarako saio bakoitzeko garaileak zuzenean igaroko dira finalaurrekoetara, eta gainontzekoak puntuazioaren arabera. Sei bertsolariz osatutako hiru finalaurreko jokatuko dira —Etxebarrin azaroaren 22an, Urdulizen 30ean, eta abenduaren 7an Zornotzan— eta Fredi Paia, Iratxe Ibarra, Miren Amuriza, Etxahun Leke, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes eta Jone Uria ere horretarako sailkatuta daude, txapelketaren aurreko aldian finalera heldu zirelako. Finala Bilbon jokatuko da, abenduaren 20an.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.