Enkore taldeak agertokiei agur esango die 2019an, hamar urteko bidea eginda

2018ko azaroaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUSIKA. Hamar urte betetzean, datorren urtean agertokiak utziko dituela jakinarazi du Enkore taldeak, «min handiz, baina egindakoaz guztiz harro», ohar bidez jakinarazi duenez. Bere ibilbidean lau disko argitaratu ditu Bilboko taldeak: Faktore komunak (Baga-Biga, 2012), Kanala (Oihuka, 2014), E (Baga-Biga, 2015) eta Dana (Egilea editore, 2018). «Beste mundu batzuetan murgiltzeko momentua dela sentitu dugu, hamaika amets, bizipen eta ikasketa biltzen jarraitzeko». Azken bira egingo dute 2019an, zaleei agur esateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.