Daniel Jimeno Romero zenaren sendiak adarkadaren irudiak ez zabaltzeko eskatu die hedabideei. Jimenoren familiakoek diote komunikabideen lana ulertzen dutela, baina irudiak "behin eta berriz" ikustea "oso gogorra" egiten zaiela aitortu dute.
Jimeno Alcala de Henareskoa zen (Espainia) eta 27 urte zeuzkan. Lehengo ostiralean hil zen, laugarren entzierroan. Jandilla ganadutegiko zezen batek lepoan adarra sartu zion, Telefonica parean. Entzierroan korrika askotan egindakoa zen Jimeno.
    
    
        
        
            Entzierroan hildakoaren familiak irudiak ez zabaltzeko eskatu du
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            