Erabaki gabe dago Espainiako Gobernuaren parte hartzea Donostia 2016an

Hala jakinarazi du Juan Karlos Izagirre alkateak, PSEko udal ordezkariek egindako galdera eta salaketei erantzunez

Erredakzioa
Donostia
2011ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak Donostia 2016 Europako kultur hiriburutza kudeatuko duen entitatean izango duen parte hartzea «oraindik ere erabakitzeko» dagoela adierazi zuen atzo Juan Karlos Izagirre Donostiako alkateak, PSE alderdiko udal ordezkariek egindako galdera eta salaketei erantzunez. Donostia 2016ko ordezkaritza batek Poloniako Wroclaw hirira egindako bidaiaren emaitzen berri egin zuen agerraldia Izagirrek, Eva Salaberria Donostia 2016ko zuzendariarekin batera. Wroclaw Donostiarekin batera izango da Europako kultur hiriburu 2016an.

Wroclawn arlo teknikoko lana egin dute, Izagirrek azaldutakoaren arabera, Europako Funtsaren laguntzak lortzeko. Horretaz gain, Wroclawrekin elkarlanean aritzeko pausoak eman dira. Donostiako ordezkaritza Izagirrek, Salaberria, Nerea Txapartegi Kultura zinegotziak, Donostia 2016ko bi teknikarik eta Bruselan lan egiten duen Eusko Jaurlaritzako ordezkari batek osatu dute, eta PSEk eta PPk bidaia hori oposizioko udal taldeei bizkarra emanda antolatzea leporatu diote Izagirreri. Bidaia horren berri abuztuan izan zutela gogoratu du Izagirrek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.