83. Musika Hamabostaldian, Gabriel Erkoreka konpositorea izango da Musika Garaikideko Zikloaren ardatz. Abuztuaren 8an, Bilbao Sinfoniettak haren Ametsak lanen zikloa interpretatu zuen, eta, atzo, Ensemble Sonido Extremo taldeak Ametsak-3 piezaren beste emanaldi bat egin zuen Donostiako Kursaalean.
Musika Garaikideko Zikloaren barruan, Euskal Herriko eta Espainiako musikagileen doinuez osatutako programa aurkeztu zuten atzo. Jesus Torresen Pentesilea lanarekin ireki zuten emanaldia, eta, jarraian, Ametsak-3 lana jo zuten. Ondoren, euskal konpositore gazte baten obra interpretatu zuten: Mikel Urkizarena. Kontzertua amaitzeko, Carlos Rojo konpositorearen Canciones españolas de Lorca eman zuten, Celia Romero kantariarekin eta Patricia Cercas narratzailearekin.
Abuztuaren 17an, Quartetto Maurice taldeak Kurt Egemen turkiarraren Loquela Codex lana joko du; SIGMA Project saxofoi laukoteak itxiko du Musika Garaikideko Zikloa, 24an, Gaur!! Iruñeko Topaketen 50. urteurrena programarekin.
Erkorekaren 'Ametsak-3' lana entzun da berriro Kursaalean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu