Euskara

Esker hitzak Euskaltzaindiaren 90. urteurrenaren amaierako ekitaldian

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek, Eusko Jaurlaritza eta Nafarroako Gobernuko Kultura sailburuek eta Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak parte hartu dute, besteak beste. Andres Urrutia euskaltzainburuak "euskara bakarrik ez uzteko" eskatu die.

2009ko urriaren 9a
21:28
Entzun
Aurten Euskaltzaindiak 90 urte bete ditu eta iaztik hasita hainbat ekintza antolatu dituzte ospakizun gisara, gaur azkena egin dute, Donostian eta Andres Urrutia euskaltzainburuak eskertza hitzak izan ditu euskararen alde egin duten guztientzat. "Euskara gizartearen nortasunaren osagarria da, ez gatazkarako eta eztabaidarako erreminta", nabarmendu du Urrutiak. Gainera, "errespetuan oinarritutako harremana izatea ezinbestekotzat" jo du euskaltzainburuak.

Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako ahaldun nagusiek -Jose Luis Bilbao, Xabier Agirre eta Markel Olano, hurrenez hurren-, Blanca UrgellEusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak, Juan Ramon Corpas Nafarroako Kultura kontseilariak eta Euskararen Erakunde Publikoko presidenteak parte hartu dute, besteak beste. “Euskara bakarrik ez uzteko” deia egin die Urrutiak amaierako ekitaldian egon diren guztiei.

Ekitaldi horretan ere, Euskaltzaindia: Ekin eta Jarrai argitalpena aurkeztu dute. Atzo, Erlea kultura aldizkari berria aurkeztu zuten, Bernardo Atxaga idazle eta euskaltzain osoa zuzendari duena.

Iaz hasi zen Euskaltzaindia 90. urteurrena ospatzeko ekitaldiekin. Iruñean egin zuten lehena, XVI. Nazioarteko Biltzarra. Ordutik aurrera, beste hiru ospakizun egin ditu erakundeak: Gasteizen -Arabako Foru Aldundian-, Lapurdin -Hazparneko Elgar Kultura Etxean-, eta Bilbon -Akademiaren egoitzan-.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.