Kultura

Espainiako Arte Plastikoen saria eman diote Esther Ferrerri

2008ko azaroaren 21a
17:51
Entzun 00:00:0000:00:00
Espainiako Arte Plastikoen saria lortu du gaur Esther Ferrer-ek (Donostia, 1937) Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioak emanda. Sari moduan, 30.000 euro jaso ditu. Bere ibilbidearen garrantzia, irakaskuntzan izan duen eragina eta nazioartean duen izena goraipatu nahi izan dute sari horrekin.

Jose Jimenez, Manuel Borja-Villel, Gloria Picazo, Orlando Britto, Miguel Fernandez-Cid, Juan Antonio Ramirez eta Isidoro Valcarcel -iazko irabazlea azken hori- izan dira epaimahaiko kideak. Horien iritziz, "performance eremuan izan duen fideltasunak belaunaldi berrietan eragina izan du". Era berean, nazioartean artistak izan duen "etengabeko presentzia" ere nabarmentzekoa da. "Sariari ohore egiteko gauza" izango den zalantza du Ferrerek, "erantzukizun handia" delako.

Ferrer ZAJ eta Fluxus talde plastiko garaikideetako kide izan da eta performancea edo ekintzaren artea izan da bere lanaren ardatza. "Arte plastikoetako hibrido" moduan definitzen du arte estilo hori artista donostiarrak. Egun, "bakoitza bere aldetik" doala uste du, eta bere kezka nagusia krisi ekonomikoa dela azpimarratu du, "jendea kezkatuta eta larrituta dagoelako".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.