KRITIKA. Antzerkia

Espainiako senar-emaztegaiak

(ID_17065417795285) (/EZEZAGUNA)
'Volver' antzezlana.
2024ko urtarrilaren 31
05:05
Entzun

'VOLVER'

Egilea eta zuzendaritza: Juan Carlos Rubio. Musika- zuzendaritza: Julio Awad. Aktoreak: Christian Escuredo, Didac Flores, Carmen Raigon, Marta Valverde. Tokia: Viktoria Eugenia antzokia, Donostia. Eguna: Urtarrilaren 28a.

1952a da. Gerraostea atzean gelditu den arren, haren zantzuak antzematen dira oraindik Francok menderatutako estatu osoan. Erregimena eraikitzea eta sendotzea helburu, gobernu faxista Espainiaren irudi eredugarria zabaltzen ahalegintzen da munduaren begiradapean. Horretaz ez da inor libro, ezta artistak ere: film produkzio handiek, Luis Mariano eta Carmen Sevilla abeslari ospetsuen bidez, folklore nazionala aberasteari ekiten diote, El sueño de Andalucía bezalako musikal arrakastatsuak ekoitziz. Bertan, garai hartako estetikari jarraikiz, pertsonaia heroikoak eta maitasun erromantikoa goresten dituzte: herritar guztiek miresten dute Luis Mariano, haren ahotsa eta planta; baita Carmen Sevilla ere, haren edertasuna, grazia eta dantzarako zein abestirako talentua... Haiek dira «el novio de españa» eta «la novia de españa».

1936an, Luis Mariano eta haren familia Irundik Ipar Euskal Herrira erbesteratu zen. Hainbat urtez mugaren beste aldean bizi eta lan egin ondoren, abeslariak lortu du muga atzera normaltasunez zeharkatzea, baina haren guraso errepublikanoek ez dute horretarako baimenik. Luis Marianoren ospea nabarmena den arren, irundarraren homosexualitatearen inguruko zurrumurruek haren irudia kolokan jar dezakete. Horregatik, plan bat du buruan: Carmen Sevillarekin ezkondu, eta Espainiako senar-emazte maitatuenak izan... Horrek egingo du gizon, eta hori izango da gurasoak aberrira bueltan ekartzeko pasaportea. Lortuko al du?

Historia erreal batean oinarritutako obra bat da hau, bikainki abesten, dantzatzen eta antzezten duten aktoreek osatua. Familia osoarentzako musikala, adinekoenek ederki identifikatuko duten errepertorio musikalarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.