Esperanza Mariño galiziar idazlea Hugoenean dago
    LITERATURA. Esperanza Mariño Davila galiziar ikerlari eta idazlea Pasaiako Hugoenea-Idazlearen etxean ostatu hartuta dago, idazte lanari emana. Euskal Idazleen Elkarteak eta Pasaiako Udalak eremu urriko hizkuntzetako idazleei uzten die Hugoenea etxea, hainbat astetarako, bertan idazte lanetan ari daitezen. Hizkuntzalaritzako eta literaturaren inguruko saiakerez gain, ipuin laburrak ere idatzi izan ditu Mariñok. Festa da palabra silenciada, Grial, Barbantia eta O Espello aldizkarietan kolaboratu du.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            