Bizkaiko Bertsolari Txapelketa. Finala

Estiballes: «Asko sufritu eta geroko lasaitua hartu dut saioa bukatu denean»

Txapeldunaren aburuz, «plazera» izan da Elortzarekin aritzea, eta Fredi Paia ere oso ondo ikusi duela esan du

Bilbo
2012ko abenduaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
«Hunkituta hartu dut aurtengo txapela, ez nuen batere argi ikusten». Arkaitz Estiballesen hitzak dira, finalaren ondorengo prentsaurrekoan esandakoak. Asko sufritu eta geroko lasaitua hartu duela aitortu zuen Estiballesek, saioa amaitutakoan. «Inoizko zabalen» ikusi zuen finala. «Ez nuen batere argi nor pasatuko zen buruz burukora».

Finalean Igor Elortzaren kontra aritzea «plazera» izan zela kontatu zuen Estiballesek. «Gainera, besteok ez gara doinu berriak ateratzeko gai eta Igorren doinuez aprobetxatzen gara», esan zuen barre artean txapeldunak.

«Luze samarra» egin zitzaion Igor Elortzari, baina onena eman zuela esan zuen durangarrak. «Puntuak erantzuten ernegatuta atera naizen arren, konforme nago egin dudanarekin».

«Esplosiboagoa»

Duela urte biko finala esplosiboagotzat jo zuten finalistek, dena dela, orokorrean gustora geratu zirela kontatu zuten guztiek. Gai jartzaileak zoriondu beharra dagoela esan zuen Elortzak, «eurei esker ere atera delako ondo saioa». Bizkaiko bertsolaritza maila hartzen doala esan du Fredi Paiak. Momentu askotan «lehertu» da, Onintza Enbeitaren iritziz, «eta ikusleek eskertu dute».

Jon Lopategik jantzi zion txapela Arkaitz Estiballesi. 899 punturekin izan zen Bizkaiko Bertsolaritza Txapelketaren irabazle, galdakoztarra. Atzokoa bigarren txapela izan da bertsolariarentzat, eta hunkituta jaso zuen zinez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.