Estorick bildumak hamar urte bete izana erakusketa batez ospatuko da

AGENTZIAK LONDRES
2008ko urtarrilaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Amedeo Modigliani, Giorgio Morandi, Giacomo Balla, Carlo Carra, Luigi Russolo, Gino Severini eta Mario Sironiren obrak batuko ditu, besteak beste, Italiako arte modernoko Estorick bildumaren hamargarren urteurrena ospatzeko antolatu duten erakusketak.

Eric Estorick soziologoak (1913-1993) osatu zuen Estorick bilduma, Umberto Boccioniren Pittura Scultura Futuriste liburuak eragindako liluratik abiatuta, eta duela hamar urte zabaldu zen Italiako arte modernoko Estorick bilduma Londresen.

Harrezkero, obra berriak gehitu zaizkio Eric Estorickek osaturik zuen bildumari. Giacomo Bellak futurismoaren mugimenduan sartu aurretik Carlo Fontanari egindako erretratua da bilduman sartu berri diren obra horietako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.