'Berri Txarrak'-en agurra

Etenaldian, 'Iragana aurretik'

Taldeak "ziklo ahaztezin bat" itxiko duela iragarri duen honetan, haren sorrera eta garapena errepasatzeko aukera eskaintzen du Berri Txarrak taldeari buruzko dokumentalak. BERRIAk eta Badok musika atariak haren ekoizpenean parte hartu zuten.

2018ko abenduaren 13a
15:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Berri Txarrak-ek haren hogeigarren urteurrena bete zuen 2014an, eta hori ospatzeko "zerbait berezia" egitea pentsatu zuen. 20 urte 20 abesti leloa abiapuntu hartuta, lanean jarri ziren Gorka Urbizu, David Gonzalez eta Galder Izagirre: Denbora da poligrafo bakarra diskoa kaleratu zuten. Urte berean aurkeztu zuten Iragana aurretik dokumentala, disko haren sorkuntza eta grabaketaren zertzeladak jasotzen dituen lana.

Horrez gain, Gorka Urbizuri egindako elkarrizketa biltzen du, baita hogei urteko ibilbideko irudiak eta bideoak ere, batzuk ordura arte argitaratu gabeak. Dokumentalak Lekunberri (Nafarroa) du agertoki nagusi, bideoaren lehen zatian. Hain justu, Berri Txarrak taldearen "epizentroa" izan dena.

Ideia, gidoia, grabazioa eta ekoizpena Berri Txarrak, Dijitalidadea, Badok, BERRIA eta Debolexen arteko elkarlanean garatu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.