Etsaiakeroak taldeak astebeteko bira egingo du Kuban, maiatzean

MUSIKA. Iazko abenduan plazaratu zuen Naufragoak lehen diskoa Lekeitioko Etsaiakeroak taldeak. Maiatzean astebeteko bira egingo du Kuban. Auo kantariak hainbat kontzertu eman izan ditu Kuban bere aurreko bi taldeekin, Etsaiakekin eta Pin Pan Pun Bandekin. Maiatzaren 2an La Habanako La Madriguera aretoan ariko dira; hilaren 4an eta 5ean, Holguin Rockmerias de Mayo jaialdian, eta hilaren 6an, Anfiteatro Parque Almendaresen, Kubako Telebistarentzat zuzenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu