Literatura

Etxearen gaziak eta gozoak jaso ditu Pello Lizarraldek bere eleberri berrian

Gaur aurkeztu du autoreak Elur bustia lana (Erein), Donostian. "Erortzen ari den gizon baten ibilbide laburra" kontatu du Lizarraldek liburuan, azken lana argitaratu eta lau urtera.

Donostian aurkeztu du Lizarraldek bere lan berria, 'Elur bustia'. GORKA RUBIO / ARGAZKI PRES
Ander Perez Argote
2016ko ekainaren 2a
14:02
Entzun

Ramiro izeneko gizon baten erorialdia ekarri du Pello Lizarraldek (Zumarraga, 1956) bere azken eleberrira. Krisiak jota —ekonomikoak bai, baina haragokoak ere bai—, hegoalderako bidea hartuko du nobelako protagonistak, jaioterriko etxea xede. Eta hor autorearen kezka: "Senideen eta jaioterriko adiskideek ematen dizkiguten atsedena eta sostengua ez al dira eragiten diguten zamaren eta pesalunbrearen neurri berekoak?". 

Hala, etxearen bi aurpegiak, babesarena eta kondenarena, agertu ditu Lizarraldek Euria bustia eleberrian. Porrotean jauzia den gizonaren azalean jarri da horretarako, "asmo handietarako eta kalkuluetarako ez astirik ez biderik" duen horren larrutan, biharamuna, datorrenari eustea, kezka eta xede bakarra duen horretan. Bidean jarraituko dio autoreak pertsonaiari, errepide eta gasolindegietan barreneko erromesaldian, noiz eta elurraren ezohiko iragarpena eman duten egunetan.

Industrialde huts eta itxi batean alderrai ibilian ikusitako gizonaren irudia baliatu zuen Lizarraldek nobela abiatzeko. Hari horri eutsiz osatu du orain aurkeztutako lana, bere eleberrietan seigarrena. 2012an aurkeztu zuen azkena, Orbanak izenekoa. 2002an, bestalde, Euskadi Saria irabazi zuen, Larrepetit nobelarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.