Euken Ostolaza opera abeslaria hil da, gaixotasun baten ondorioz

2023ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
MUSIKA. Gaixotasun baten ondorioz zendu da Euken Ostolaza opera abeslaria. Donostian jaioa, 61 urte zituen, eta tenorra zen, baina kontratenor gisa ere jardun zuen. Donostiako Orfeoiaren eskolan hasi zituen kantu ikasketak, eta Frantzian jarraitu gero. Estrasburgoko Rhingo Operako abesbatzan abestu zuen, Parisko Choeur de l'Operan bakarlari aritu zen, eta Le Choeur de Radio Franceko kide ere izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.