Zinema. Estreinaldiak

Europako zenbait talde izango dira Kalealdia jaialdian

Frantzia, Belgika, Ingalaterra, Espainia, Katalunia eta Euskal Herriko hainbat konpainia arituko dira

Erredakzioa
Bilbo
2011ko ekainaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Musikak, dantzak, antzerkiak eta zirko emanaldiek osatuko dute Bilboko Kalealdiaren egitaraua, uztailaren 4tik 9ra bitartean. Hogeita bat konpainiak hartuko dute parte, guztiak Europakoak, eta horien artean Euskal Herriko lau izango dira: En la Lona, Ganso & Cia, Markeliñe eta Gaztedi Dantzari Taldea. Azken talde horrek zabalduko du jaialdia, Txangoan emanaldiarekin. 200 dantzarik larrain dantza dantzatuko dute Areatzan.

Ingalaterrako Mimbre taldeak Until Now zirko ikuskizuna aurkeztuko du uztailaren 5ean, baina, antolatzaileen arabera, uztailaren 7ko emanaldiak izango dira ikusgarrienak. Horien artean, Generik Vapeur Frantziako konpainiak Bivouac musika emanaldi ibiltaria eskainiko du. Moyua plazatik abiatu, eta Zazpikaleetan amaituko du. Markeliñek Alterazio magnetikoa estreinatuko du uztailaren 8an, eta Motionhouse Ingalaterrako taldeak Underground dantza ikuskizuna eskainiko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.