KulTURA

Euskadi Literatura sariak banatuko dituzte gaur

Jokin Muñoz, Pello Añorga, Josu Zabaleta eta Manu Leginetxe dira aurtengo saridunak.

2008ko azaroaren 18a
10:25
Entzun
Jokin Muñozek (Antzararen bidea, Alberdania), Pello Añorgak (Jenio gaiztoa, Aizkorri), Josu Zabaletak (Le Menzogne della notte-ren itzulpena, Alberdania-Elkar), eta Manu Leginetxek (El club de los faltos de cariño, Seix Barral) jasoko dituzte gaur Euskadi Literatura sariak, Gasteizen, Lehendakaritzan.

Muñozek 2004an ere irabazi zuen -euskarazko literaturakoa- eta Zabaletak 2001ean -itzulpenekoa-.

Juan Jose Ibarretxe Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren eta Miren Azkarate Kultura sailburuaren eskuetatik jasoko dituzte sariak egileek. 19:00etan hasiko da ekitaldia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.