literatura

Euskadi Saria irabazteko hautagai izateko, lana aurkeztu beharko da

Bihar zabalduko dute hautagaiak aurkezteko epea; bukaera, maiatzaren 31. Aurten bost modalitate gehiago izango dira: zortzi.

2010eko apirilaren 22a
16:48
Entzun
Aldaketa batzuekin datoz literaturako aurtengo Euskadi Sariak, gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak jakinarazi duenez: batetik, hirutik zortzira igo dute modalitateen kopurua eta, bestetik, lana aurkeztu egin beharko da saria irabazteko aukera edukitzeko.

Literatura sarien modalitateak hauek izango dira: euskarazko eta gaztelaniazko literatura, haur eta gazteen euskarazko eta gaztelaniazko literatura, euskarazko literatura itzulpena, literatura lanaren ilustrazioa. eta euskarazko eta gaztelaniazko saiakera. "Hartara, euskal idazleen parte hartzeko aukerak handitu egin nahi dira", dio Kultura Sailak. Garaile bakoitzak 18.000 euro jasoko ditu.

Hautagaiak aurkezteko epea bihar hasiko da, Liburuaren Nazioarteko Egunean, eta maiatzaren 31n amaituko. Lanak iazko urtarrilaren 1etik abenduaren 31era artean argitaratutakoak izan beharko dira. Edozein pertsona fisikok zein juridikok aurkeztu ahal izango du hautagaitza -egilearen onespen dokumentatuarekin-, baita egileak berak ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.