Plaza zaila da Munich (Alemania) edozein orkestrarentzat. Hiru orkestra sinfoniko eta beste horrenbeste ganbera orkestra daude han, eta musika klasikoaren alorrean itzal handia du hiriak. Han jo zuen, atzo, Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, eta Robert Treviño zuzendaria oso pozik azaldu zen emanaldiaren ostean: «Publikoa zoragarria da, orkestra oso pozik dago, emanaldia bikaina izan da, eta uste dut jendea sinetsi ezinik dagoela orkestra hau zeinen bikaina den. Oso harro nago guztiez».
Mojca Erdmann soprano alemaniarrak Pablo Sorozabalen Zazpi lieder obraren hautaketa bat abestu zuen euskaraz, eta, gero, bisetan, besteak beste, Richard Straussen Morgen.
EOSen Europako bira gaur amaituko da, Bregenzen emango duen kontzertuarekin.
Euskadiko orkestrak emanaldi «bikaina» eman du Munichen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu