Lonely Planet bisiten gida ospetsuak 2009an munduan bisita daitezkeen hamar leku aipatu ditu, eta Euskal Herria da hamar horietako bat, gaur The Times Erresuma Batuko egunkari garrantzitsuak argitaratu duenez. Euskal Herriko izadia, Pirinioetako paisajeak, artea, gastronomia eta kaleko giroa aipatu ditu Lonely Planetek. "Dibertsioaren, eguzkiaren, kulturaren eta edertasunaren koktela da".
Bigarren lekuan ageri da Euskal Herria, Tasmaniako (Australia) Su Badiaren atzetik. Beste lekuak, ordenean:Chiloe irlak (Txile), Ko Tao irlak (Tailandia), Languedoc (Frantzia), Nam Ha (Laos), The Big Island (Hawai, Ameriketako Estatu Batuak), San Andres eta Providentzia irlak (Kolonbia), Svalvard (Norvegia) eta Yunnan (Txina).
Urtero egiten du hamarreko zerrenda. Jende askok hartzen ditu erreferentzia gisa, eta leku horiek bisitatzen dituzte.
Kultura